XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); feldespatoek deskonposatzean uzten duten hondakina da.

Gehienetan beste gai atze asko nahasten zaio kaolinari eta horrela sortzen dira hainbat eta hainbat buztinmota desberdin, berorien kolorea, gogortasuna, egitura, konposaera eta berezitasun fisikoak nolakoak diren kontu.

Buztin nabarra eta gorria dira ugarienak gure artean; konposatzaileetan duten burdinari zor diote kolore hori.

Ura hartzen duenean, eta oso aisa hartzen du, bigundu egiten da buztina.

Berezitasun honi eskerrak, teila-, adreilu- eta zeramika-gintzarako erabiltzen da buztina; ba era berean ez dio urari joatea uzten eta iragazkaitz da.

Izadian, lehorteak ura galdu erazten dionean, kuzkurtu egiten da buztina.

Horregatik zarta-zarta eginda gelditzen dira lur buztintsuak, lehorteak jotzen dituenean.

Eurite handiak direnean, handiago egiten dira ubide eta errekazuloak, eta buztin asko eramaten duenez, arre-arre egiten da ura.

Buztina osatzen duten aletxoak izugarri finak dira eta, beraz, ur geldietan bakarrik jalkitzen da buztina.

Horregatik itsasoraino edo hibaien bokaleraino izaten dira garraiatuak aleok.

Oria eta Urola hibaien bokaletan ikus daiteke fenomeno hori garbi ondo, itsasbeherakoan hondarpilak bistaratzen direnean. (Ik. Ird. 108)(Ik. GEODINAMIKA).

CROMAGNON Cromagnon / Cro-Magnon.

Lehengizon baten arraza da, goi-paleolitikoaren haseran, orain 35.000 bat urte, agertu zen Mendebal Europan, eta gaurko hainbat arrazaren sorburu da.

Auñamendiren Mendebal aldera ere heldu zen eta hortik sortua da euskal arraza ere.

Beraz euskal arraza ez da kanpoan sortu eta gero hona etorritakoa, eta bai gaur bizi garen lekuan berton Cromagnon gizonaren eboluzio autoktonoz burutua.

(Ik. Ird. 84)(Ik. GEOLOGIA HISTORIKOA).

Maldesperako faila / Bilboko ria / Tupa / Hareharriak / Burdin-harri beta / Kararriak (CO3CA)/ Siderita (CO3Fe)

- Somorrostroko burdin hobiak.

Failatan barna igotako isurkaiak kaltzita bihurtu du zenbait siderita.

DEBONIKOA devónico / dévonien.

Lehen edo Primario Aroko aldi bat da.

Arrainetatik aurreneko anfibiotara egin zen igarotzea da kontuan hartzekoa aldi honetan.

Sunbillan badira lur debonikoak (Ik. Ird. 83)(Ik. GEOLOGIA HISTORIKOA).

DEFLAZIOA deflación / déflation.

Haizeak leku mortuetan egiten duen lanmodu bat da: (...).